943 888 798

astelehenetik ostegunera: 9:00 - 19:00
ostirala: 9:00 - 16:00

ENPRESAK SORTZEA


Zure negozioa martxan jartzeko asmotan al zabiltza?
Autonomoetan alta eman behar al duzu?

Egoera horietakoren batean bazaude, jakin behar duzu zure proiektuaren edo negozioaren bilakaera aldez aurretik aholkua jasotzearen baitan egon litekeela. Planifikazioaren eta estrategiaren esku egongo da neurri handi batean zure proiektua edo negozioa aurrera ateratzea. Xamarren hamar urtetik gora daramatzagu ekintzaileekin lanean, eta enpresak sortzearekin lotutako alderdi guztietan neurri-neurriko zerbitzua emanez laguntzen dugu.

Ekintzaileentzako gure aholkularitza-zerbitzua ekintzailetza eta esperientzia ondo ezagutzean oinarritzen da. Planifikazioa eta estrategia oinarrizko bi zutarri dira, eta ekiteko eta negozio bat sortzeko asmotan dabilen pertsona bakoitzarekin lantzen ditugu. Horretarako, egoera aldez aurretik aztertzen dugu eta prozesu osoan laguntza pertsonalizatua ematen dugu: proiektua planifikatzetik hasi eta kudeaketa administratibo guztietan, bai eta proiektu berriaren marketinean eta publizitatean ere.

Xamar homologatuta dago Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekintzaileentzako TXEKIN ETA EMEKIN laguntza-programetan

Xamar – Brandinga eta publizitate-komunikazioa

BRANDINGA, MARKETINA ETA PUBLIZITATEA

Planifikazioaren lehenengo faseko brandinga eta abian jartzeko eta garatzeko prozesu osoko marketina eta publizitatea edozein proiekturen arrakasta markatu dezaketen oinarrizko elementuak dira. Xamarren zure proiektu berriak dituen branding eta publizitate-komunikazioko beharrak behar bezala eta profesionaltasunez bideratzen lagunduko dizugu. Jar zaitez gure lantaldearekin harremanetan, azal iezaguzu zure kasua eta lagunduko dizugu.

Xamar – Brandinga eta publizitate-komunikazioa
ZER-NOLAKO LAGUNTZA EMANGO DIZUGU?
  • Negozio berrien planifikazioa eta estrategia
  • Ekintzaileentzako aholkularitza
  • Autonomo berrien administrazio-izapideak kudeatzea
  • Negozio berrien publizitatea eta marketina
  • Txekin eta Emekin laguntza-programak