943 888 798

astelehenetik ostegunera: 9:00 - 19:00
ostirala: 9:00 - 16:00

Ekainaren 27an BOEn argitaratu zen autonomoen kotizazio-sistema berria onartzen duen errege lege-dekretua. Sistema berri hori 2023ko urtarrilaren 1ean sartuko da indarrean, eta ezartzen du norberaren konturako langileek errendimendu garbien arabera.

 

Hala ere, 2022/12/31n beren errendimenduengatik legokiekeena baino kotizazio-oinarri handiagoa kotizatzen ari diren langileek, kotizazio-oinarri horri eutsi ahal izango diote, nahiz eta errendimenduetan oinarrituta kotizazio-oinarri txikiagoa aplikatzea zehaztuko litzatekeen.

 

Beraz, gutxieneko oinarriagatik kotizatzen duzuenok (gutxi gorabehera 294 euro hileko), eta zuen kotizazio-oinarria 2023. ekitaldirako igo nahi baduzue, 2022ko irailaren 30a baino lehen egin behar duzue, eta egun batzuk lehenago abisatu, aldaketa-eskaera garaiz izapidetu ahal izateko.

 

48 urte baino gehiago izan eta 48 urtetik gorakoen gehieneko kotizazio-oinarriaren azpitik kotizatzen duzuenok (hau da, gutxi gorabehera 647 euro baino gutxiago ordaintzen ari zaretenok), eta 647 euroraino igo nahi duzuenok 2022ko irailaren 30a baino lehen egin behar duzue, eta egun batzuk lehenago abisatu, aldaketa-eskaera garaiz izapidetu ahal izateko.

TicketBAI sistemaren nahitaezko ezarpena 2022ko uztailaren 1etik aurrera hasiko da, eta ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafeen arabera sektore berrietara zabalduko da, hiru hilean behin gutxi gorabehera. TicketBAI betebeharra honako epígrafe hauetan jasotako jarduerak egiten dituzten zergadunek bete beharko dute, honako ezarpen-egutegi honen arabera:

 

 

 

Bilatzaile honetan epigrafeen arabera TicketBAI-eko derrigorrezko ezarpena bilatu dezakezue, zuen jarduerarako indarrean jartzeko data zehatza aurkitzeko.

 

https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/ogasuna/ticketbai/egutegia

 

Errentaren kanpaina apirilaren 6an hasi zen eta ekainaren 30ean amaituko da, sartu beharreko emaitza duten eta ordainketa helbideratu nahi duten zergadunentzat izan ezik, ekainaren 27ra arte izango baitute.


     BERRIAK

  •  Etxebizitzaren eraginkortasun energetikoa hobetzeko obrengatik kenkariak egiteko aukera dago, urriaren 6tik aurrera egindako obretan.
  •   Kenkarien ildotik, banakako pentsio pribatuen planen desgrabazioak 2.000 eurora murriztu dira gehieneko ekarpen gisa.
  •  Ondarearen gaineko zerga %1ean handitu da 10 milioi eurotik gorako ondareentzar, % 3,5eko tasaraino. Era berean, 2021eko uztailetik derrigorrezkoa da kriptomoneten eta horiekin egiten diren eragiketen berri ematea.

 

Xamar aholkularitzan legedian eta zerga-ordainketan gertatzen diren berrikuntzen berri dugu.

 

Aholkularitza integrala eskaintzen dugu, beharrezko laguntza emanez eta errenta-aitorpenak eraginkortasunez kudeatuz.

 

Informazio gehiago behar baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.

Lan-erreformarako, enpleguaren egonkortasuna bermatzeko eta lan-merkatua eraldatzeko premiazko neurriei buruzko 32/2021 Errege Lege Dekretua argitaratu da.

Lege Errege Dekretu hau 2021eko abenduaren 31n jarriko da indarrean, dagozkion ataletan adierazten dizkizuegun salbuespenekin.

Kontratuak sinplifikatzea eta behin-behinekotasuna bultzatzea da erreformaren helburua.

 

1. IRAUPEN MUGATUKO KONTRATUA

  • Obra edo zerbitzu jakin baterako kontratua desagertzen da.
  • Iraupen jakineko bi kontratazio-modalitate mugatzen ditu: ekoizpenaren gorabeherengatik eta ordezkapenengatik.
  • Langile batek 24 hilabeteko epean bi kontratu edo gehiago baditu eta 18 hilabetez lan egin badu, kontratu mugagabea dela ulertuko da.
  • Lanpostu batek behin-behineko kontratuak baditu 18 hilabetez 24 hilabeteko epean, lanpostu hori mugagabea bihurtuko da.
  • 2021eko abenduaren 31 baino lehen egindako kontratuak, idazketa horretan ezarritakoaren arabera arautuko dira gehieneko iraupenera arte.

Eusko Jaurlaritzako Merkataritza Sailak jakinarazten du, Kontsumobidek, Kontsumoko Euskal Institutuak, urtero hainbat ikuskapen-kanpaina jartzen ditu martxan, saltokiek, enpresek edo ostalariek kontsumitzaileen eskubideak zenbateraino betetzen dituzten egiaztatzeko. Ikuskapen kanpaina horren barruan bezeroen erreklamazio- orriak eskura daudela eta erreklamazio-orri horiek daudela iragartzen duen nahitaezko kartelak daudela ziurtatzen dute.

 

Hori dela eta, gogorarazi nahi dizuegu oso garrantzitsua dela araudia betetzea. Kanpaina honen helburua ez da zigortzea, helburua guztion artean merkataritza harreman seguruen alde lan egitea da.

 

Era berean, Kontsumobideren Webgunerako esteka bat ematen da, enpresen eta kontsumitzaileen arteko harremanak arautzen dituen araudi jasotzen duena.

 

http://www.kontsumobide.euskadi.eus/enpresen-betebeharrak/y10-kbempres/eu/
  • Gipuzkoan TicketBai ezartzeko borondatezko epea sei hilabetez luzatu da. Lehenengo jardueretarako nahitaezko aldia 2022ko uztailaren 1ean hasiko da.
  • TicketBai erabiltzen borondatezko epean hasten direnek % 60ko kenkaria izango dute bai errenta-aitorpenean bai Sozietateen gaineko Zergan, muga 5 mila eurokoa izanik.
  • Ogasun eta Finantza Saila neurri batzuk hartzekotan da erretiroa hartzetik gertu dauden pertsonak TicketBai ezartzeko betebeharretik salbuesteko.
  • Foru Aldundiak azaroaren 30etik abenduaren 15era luzatu du 1.000 euroko laguntza zuzena eskuratzeko eskaerak aurkezteko epea, eta nahitaezkoa izango da 15 faktura edo tiket aurkeztea TicketBai formatuan. Ostalaritzaz eta merkataritzaz gainera, beste 19 jarduera ekonomikok eskuratu ahal izango dute laguntza hori.

2021. urtea amaitzen ari da, eta auzokideen elkarteok 347 eredua aurkeztu behar duzue. Guztira 3.005 eurotik gora batzen dituzten hornitzaile beraren faktura guztiak sartu behar dira hemen, eta zerga telematikoki aurkeztu behar da.

Horretarako, ziurtagiri digital bat erabili behar duzue; guk aurkez dezakegu zerga zuen finka-kudeatzailea izan beharrik izan gabe.

Zerga hori ez aurkezteak zigorra dakar.

 

Etor zaitez bulegora informazioa eskatzera.

2021eko urritik Emekin eta Txekin laguntza-programetan homologatuta gaude.

Programa hauek negozio-ideia bat duten eta garatu nahi duten pertsona fisikoei bideragarritasun-plana egiteko eta kontabilitateari buruz aholku emateko laguntzetara bideratuta daude.

Guk enpresa sortzeko prozesu guztian lagunduko dizugu, eta zure eskura gure ezagutza eta esperientzia jarriko ditugu.

Laguntza hauek lortzeko oso garrantzitsua da ez alta ematea ez ogasunean ez gizarte-segurantzan; lehenengo gure bulegora etorri, eta informazio osoa emango dizugu.