943 888 798

astelehenetik ostegunera: 9:00 - 19:00
ostirala: 9:00 - 16:00

XAMAR


Xamarren beste era bateko aholkularitza-ereduan, aparta eta neurri-neurrikoa den zerbitzuan sinesten dugu. Gure ustez, ez daude ez bi kasu ez bi pertsona berdin, beraz, ezin ditugula bi aholkularitza-zerbitzu berdin eman. 2009tik ari gara aholkularitza-zerbitzu profesional guztiz pertsonalizatua eta gure laguntza behar duen pertsona edo enpresa bakoitzaren premietara egokitua ematen.

Hamar urtetik gora daramatzagu elkarrekin lanean, eta horrek pertsona eta profesional gisa hazten lagundu digu. Horrela lortu dugun diziplina anitzeko giza taldeari esker berme osoz aurre egin diezaiokegu aholkularitzaren edo higiezinen arloan pertsona fisiko edo juridiko gisa behar izan dezakezun edozein zerbitzuri. Zerga-aholkularitza, kontabilitatearen kudeaketa, lan-aholkularitza eta merkataritza-aholkularitza, zerbitzuak laguntza juridikoan… Galdetu guri zer behar duzun, eta lagunduko dizugu!

Lanerako gure filosofiaren oinarrizko zutarriak dira gure zerbitzuen pertsonalizazioa eta gurekin lan egiten duen pertsona bakoitzarekiko gertutasuna eta konfiantza. Beraz, taldean lan egiten badugu ere, kasu bakoitzerako pertsona bat jartzen dugu, kasu horren ardura hartzen duena. Horrek, egunerokoan pertsonen arteko harremanak errazteaz gain, harreman hori hurbilagokoa eta konfiantzazkoa egiten digu guztiekin.

Xamarrek ez du bezeroekin lan egiten, pertsonekin baizik.

Ekonomia eta zerga aholkularitzako neurri-neurriko zerbitzua Lazkaon Goierri osorako
Ekonomia eta zerga aholkularitzako neurri-neurriko zerbitzua Lazkaon Goierri osorako