943 888 798

astelehenetik ostegunera: 9:00 - 19:00
ostirala: 9:00 - 16:00

KONTABILITATEKO AHOLKULARITZA


Kontabilitatea ondo egitea oinarrizkoa da edozein proiektu edo negoziotan. Xamarrek horregatik eskaintzen dizu zure proiektuaren premietara erabat doitutako kontabilitateko aholkularitza-zerbitzua, eta kontabilitateko zure saila izango balitz bezala lan egiten du. Zure enpresaren esanetara lan egingo duen administrazio-saila jarriko dugu zure zerbitzura, eta ahaztu zaitez ordutegiez eta egin beharreko tramiteez. Utzi kontabilitateko gure lantaldearen eskuetan zure premiak edo zure negozioarenak. Kasua aztertuko dugu, eta neurri-neurriko kontabilitate-zerbitzuak jarriko ditugu zure eskura. Kontabilitatearen arloko aholkularitza gisa dugun ezagutzari eta esperientziari esker lortuko dugu gure helburu nagusia: zu lasai eta gogobeteta egotea eskaintzen dizugun kontabilitate-zerbitzuarekin.

Kontabilitatearekin ez ezik, Xamarren zerga-arloko aholkularitza-zerbitzu erabat pertsonal eta integralarekin ere lagunduko dizugu. Gure sailak zure enpresakoa izango balitz bezala lan egingo du, eta gure helburua izango da zerga-arloko aholkularitzan zuri denbora eta ahaleginak aurreztea. Adituak gara pertsona fisikoen nahiz juridikoen zerga-aholkularitzan, eta, besteak beste, zergak aurkezten eta zure zerga-egoera optimizatzen lagunduko dizugu. Kontabilitate-zerbitzuak eskaintzen ditugu elkarte gastronomikoentzat, kirol-taldeentzat eta elkarteentzat ere.

ZER-NOLAKO LAGUNTZA EMANGO DIZUGU?
  • Enpresa eta pertsona fisikoentzako kontabilitatea
  • Kontabilitate-liburuak eta urteko kontuak prestatzea
  • Enpresa eta pertsona fisikoen zerga-betebeharrak betetzea
  • Sozietateen gaineko zergak
  • Pertsona fisikoen errenta eta ondare aitorpenak
  • Elkarte gastronomikoen, kirol-taldeen eta elkarteen kontabilitatea